Getxolan zerbitzuaren bitartez, Informazio eta Herritarren Arretarako Laguntzailea izateko prestakuntza ibilbidea antolatu du
Getxoko Udalak. Horren bidez, udalerriko langabetuak lan mundura erakarri nahi dituzte, "arreta berezia emanez lana eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonei", tokiko iturriek zehaztu dutenez. Ikastaroan izena emateko epea irailaren 8ra arte egongo da zabalik. Halaber, Getxolanek hitzaldi informatiboa antolatu du uztailaren 21erako, 11:00etan, Villamonte kaleko kultur etxean. Informazio gehiago tokiko enplegu zentroaren egoitzan topa daiteke, Algortako San Martin kaleko 17. atarian, 944 660 140 telefono zenbakian edo
www.getxo.net/getxolan webgunean. Zehaztu dutenez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen ari diren edo langabezia prestaziorako eskubiderik ez duten udalerriko langabetuek soilik parte hartu ahal izango dute ikastaroan. Argazkian, Getxolan egoitzaren informazio gunea / © Getxo.net.