AEBetako armadak Gerra Hotzean ateratako argazkiak jarri dituzte ikusgai Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 7a, 22:46
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) armadak airetik Urdulizko hainbat argazki egin zituen 1956an, tokiko udal erakundeak adierazi duenez. Irudien kopia bi egin zituzten: bata eurentzat eta bestea Espainiako gobernu frankistarentzat. Argazkiak Gerra Hotzaren testuinguruan atera zituzten, "Sobietar Batasunaren inbasio baten aurrean erantzun ahal izateko", adituen arabera. Erakusketa gaur zabaldu dute Urdulizko Kultur Etxean. Bestalde, tokiko leku-izenak gal ez daitezen, toponimo bilketa lana egiten ari dira Urdulizen. Ikerketaren arduraduna ostegunero egongo da, uztailean zehar, kultur etxean, iradokizunak jaso edo zalantzak argitzeko. Horretarako ordutegia 12:00etatik 14etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da. Argazkian, AEBetako armadak ateratako argazkietako bat / © Urdulizko Udala
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun