Espainiako selekzioa Munduko Koparen finalean ikusteko pantaila erraldoiak eskatu ditu Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 8a, 16:17

Espainiako eta Herbehereetako futbol selekzioek igande honetan jokatuko duten Munduko Futbol Koparen partida doako pantaila publiko eta erraldoietan ikusi nahi dute Getxo udalerriko popularrek. Horretarako, Algortan eta Areetan pantaila bana jartzea eskatu diote EAJk duen Udal Gobernuari, Athleticek Valentzian Espainiako Erregearen Kopako finala jokatu zueneko aurrekaria erabiliz. Dena den, orduan "egin zen janari eta edari banaketarik gabe" burutzea proposatu du Marisa Arrue bozeramaile popularrak, "luxurik gabe, egun dugun egoera ekonomikoa dela eta". Arrueren arabera, "gure selekzioaren" partidek %66ko ikusleria lortu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Espainian baino 9 puntu gutxiago. Dena den, bere ustez "getxoztarron gehiengoak partida ikusiko" dutelakoan dago. Popularrek gogoratu dutenez, Athleticeko partida emititu zen Algorta eta Itzubaltzeta / Romoko plazetan "giroa oso ona izan zen" eta oraingoan "errepikatzea oso positiboa" litzateke. Argazkian, zale espainolisten kontzentrazio bat Negurin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun