Biktimen senitartekoak gonbidatuta izan diren errekonozimendu ekitaldi hori egitea aho batez adostu zuten udal ordezkapena duten alderdi politiko guztiek eta horrekin, Imanol Landak bere alkate karguaz jabetu zenean hartu zuen konpromisoa beteko du, Getxoko Udal Prentsa Bulegoak nabarmendu duenez.
"Ekitaldiarekin aurrerapauso bat emango dugu udalerri bezala terrorismoaren biktimekiko geneukan zor historikoa garbitzeko", adierazi du Imanol Landak. Alkateak erantzun sozial, instituzional eta politikaren errealitatean oinarritutako autokritika mezua ere igorri nahi du. Izan ere, kasu batzuetan bai, baina beste gehiegitan ez, errealitate hori ez da biktimen familiei bizitzea tokatu zitzaien egoera dramatiko eta larrien mailatara egon. "Handia da, beraz, urte guzti hauetan biktimek eta senideek pilatu duten errekonozimendu defizita. Dudarik gabe gure herriak duen zor historikoa da eta hori ordaintzen joan behar eta nahi dugu" gehitu du Imanol Landak. "Irekitako bideak Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimei eskaini beharreko omenaldiarekin jarraipena eduki beharko du, Udaleko indar politiko guztiek ere adostu dutena" amaitu du alkateak.
Instituzio-ekitaldia
Terrorismoaren biktimen omenezko instituzio-ekitaldia 12etan hasiko da Getxoko Udaletxeko batzar aretoan senideen harrerarekin. Oroimenezko ekitaldi laburraren ondoren, lore eskaintza izango da Julia Irazustabarrenaren Guztion Etxea izeneko eskulturaren ondoan, San Inazio plazan.
