Oinezkoentzako bidea hobetu eta erraztu nahian, herri-lanak egiten ibili dira Areetako Urkijo kalean, Andres Larrazabal eta Club karriken arteko zatian. Obrak bukatuta, merkataritzako eta oinezkoentzako beste gune bat izango da aurrerantzean aipatu herriak, Paulino Mendibil eta Andres Larrazabal kaleak kontuan hartuta. Kale osoak dituen 113 metrotatik 40 metro luzerako (213 metro koadroko azalera) tartea zaharberritu dute, oinezkoentzako baldintzak hobetzeaz gain, inguruko auzokide eta erabiltzaileen joan-etorriak ahalbidetzeko. Imanol Landa Getxoko alkateak adierazi duenez, “alde batetik, lanek merkataritzako alorra berpizteko Udal Planaren gomendioei jarraitu diete, Andres Larrazabal-Paulino Mendibil-Urkijoko oinezkoentzako gunean merkatalgune ibilbideak osatzeko. Bestetik, udalerriko beste leku batzuetan egin den legez, herritarrentzat eta auzotarrentzat aisialdirako eta elkartzeko toki gehiago egokitu nahi izan dira“. Argazkian, Areetako Urkijo kalea zaharberrituta / ©
Getxo.net.