Bihar, hilaren 9an, abiatuko da Bilbo Arte eta Kultura (BAK) ikastaroen barruan antolatutako zinema tailerra. Leioa eta Erandioko campuseko
Arte Ederretako Fakultatean egingo dute eta, antolatzaileek diotenez, "eskaera gehien izaten dituen ikastaroetako bat da hau". Aurten, fikziozko istorioetan zinemaren eta telebistaren arteko harremana landuko dute. Bertan bilduko dira EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasle izandako hainbat zuzendari: Borja Crespo, Koldo Serra, Kepa Sojo Gil, Victor Cabaco, Juan Flahn eta Jorge Nuñez, besteak beste. Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa izango ditu. Lehenengoan, zinemako maisuen lanak aztertu eta gaur egungo eta iraganeko zinematografiako alderdiak jorratuko dituzte. Alde praktikoan, berriz, partaideek film laburra egingo dute. Ikastaroa uztailaren 9tik 16ra bitartean izango da. Argazkian, besteak beste, Koldo Serra zuzendari getxoztarrak parte hartuko du tailerrean / cc-by-sa
Fluzo.