Euskadi Txirrindularitza Erakundeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko
Herri Lan Sailak bizikleta irteera desberdinak antolatu dituzte aurtengo udarako, lurraldeko bizikleta bideen sarean dauden ibilbideak sustatze aldera. Hurrengo irteera igandean egingo dute, uztailaren 11n. Algortako Fadura kiroldegia izango da abiapuntua eta Sopela helmuga. Irteerok 8 urtetik gorakoei zuzenduta daude, gehienez, 30 pertsona egongo direlarik talde bakoitzeko. Bizikleta eta kaskoa eramatea nahitaezkoa da. Izen ematea doakoa da, eta horretarako modu desberdinak daude: 944 545 127 telefonora deituz, 9:00etatik 13:30era; postaz
aula[abildua]fundacioneuskadi.net helbidean edota www.bizkaia.net webgunean, Herri Lan Saila-Bizikletak orrian. Informazio gehiagorako
www.bizkaia.net eta
www.fundacioneuskadi.com. Argazkian, bizikleta martxa bat Itzubaltzeta / Romoko kaleetan.