Sopelako Udalak Kaleko Zinea ekimena antolatu du uda irauten duen bitartean, uztaila eta abuztuan, hain zuzen. Emanaldiak asteburuetan izango dira, larunbatetan gehienbat, baina ostiralen batean ere filma ikusteko aukera egongo da. Uztaileko emanaldiak udaletxeko plazan izango dira 22:15ean eta abuztuan, berriz, 22:00etan Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Saioen artetik bi pelikula euskaraz izango dira; besteak, ordea, espainolez. Hain zuzen ere, larunbat honetan izango da lehenengo emanaldia. "Koruko mutilak" ikusteko aukera egongo da, 22:15etik aurrera, Sopelako udaletxeko plazan. Argazkia: cc-by-sa
dpcom.fr.