Udaldiari jarraipena emanez, asteburu honetan Uribe Kosta eta Erandioko hainbat txokotan izango dira jaiak.
Neguri Langilen uztailaren 9tik 11ra luzatuko dira ospakizunak, haurrentzako ekitaldi ugari izango direla. Goiherri auzo erandioztarrean bihar abiatuko dira San Cristobal festak. 18:30ean umeen igoera egingo dute eta ordu erdi beranduago txinbera lehiaketa. Gauerdian, berriz, Trikizio taldeak girotuko du dantzaldia. Larunbatean, luncha izango dute nagusiek, 12:30ean. Ordu berean, dantza emanaldia eskainiko du Goialde taldeak. Bitartean, arratsaldez, sokatira txapelketa izango da. Eta gauerdia Haitzama taldeak jarriko ditu bildutakoak dantzan. Azkenik, igandean, kotxe eta motor klasikoen topaketa egingo dute goizeko 9:00etan; eta 18:00etan puzgarriak izango dira. Argazkian, Goialde dantza taldeko neskato bat.