Udalaren politiken emaitzak agerian utzi nahian, 2010eko ekaineko langabeziari buruzko datuak eskaini ditu Landak: Euskal Autonomi Erkidegoan %11,7; Bizkaian %12,5 eta Getxo udalerrian %9,6. 2009an, berriz, %11,5ekoa, %12,2koa eta %9,4koa izan zen langabezia tasa, hurrenez hurren. “Datu horiek erakusten dute 2008-2009 aldian jasan genuen lanpostuen galeraren dinamika gelditu egin dela”, azaldu du alkateak.
Kontratazioak
2010ean honako hauek azpimarratu dituzte: enplegu zerbitzuetan kontratatutako 94 lagun (bitartekari, heziketa eta praktiketako zerbitzu, Auzolan eta Udalbatzetako INEM programaren bitartez ), kontratazioari laguntzeko programaren bidez sortutako 52 lanbide (Udalak gutxi gora beherako 250.000 euroko inbertsioa egin du) eta orain arte ekintzailek martxan jarritako 28 enpresetan sortutako 47 lanpostuak. Lanpostu horiei gehitu beharko zaizkie Euskadi Plana 2009ko 73ak eta hainbat proiektuk ahalbidetuko dituzten 142ak, tartean BiscayTIK (50 lanpostu zuzen), Lantegi Batuak Getxoko Agirien Gestiorako Bikaintasun zentroa (40 lanpostu zuzenak), CEDEMOS proiektua (28 kontrataziorekin) eta Getxo Kirolak elkarteko ostalaritza-astia-enpleguko proiektua (14 lanpostu).
Landak zehaztu duenez, “Udala egiten ari den esfortzua aipatzen ari gara baina lanpostuak sortzeko eta udalerriaren ekonomia-dinamizazioa bultzatzeko, alor pribatua da oinarrizkoa, erakundeek lagunduta”.
Enpleguari laguntzeko lan-ildoak
Lehenengo lan-ildoan, teknologia berriei eta berriztapenari lotutako inbertsio garrantzitsuenen erakarpenean BiscayTIK, Getxoko Digitalizazio Zentroa eta Mugikortasun Jasangarriko Zentroa sartzen dira, besteak beste. “Horiek guztiek profil sozial nabarmena dute, lana topatzeko zailtasunak dituzten edo ezintasunak dituzten pertsonentzako lanpostuak sortzen dituztelako”, azaldu du Landak.
Bigarren lan-ildoa, Getxolan Ekonomia Sustapenerako eta Enplegurako Udalaren Zerbitzua bultzatzean, honako hauek barne hartzen ditu: langabeei zuzendutako heziketa programak, enpresa eta negozio aukera berriak sortzeko ekimen jarduerak eta beste erakunde batzuekin elkarlanean burututako lana (Plan+ Euskadi 09, INEM-Tokiko Korporazioak, Plan E…). Enplegua sortzen laguntzeko, Getxoko ekonomia jarduera nagusi bezala, komertzio txikiei laguntzeari lotuta, zerga presioa jaistea (enpresei eta komertzioei zaramaren tasa %35ª jaistea), kontratazioari laguntzak ematea, oinezkoentzako eta merkataritzako guneak ipintzea (Urkijo kalea, Algortako erdigunearen erreforma…), Merkataritza Berdeari laguntzea eta hainbat jarduera berri antolatzea (Dinosauroen parkea, Sea Week…).
Azken lan-ildoak Getxoko baliabideak sustatzea, Areetako moilako eta Galeako pasealekuen berriztapena eta gurutze-ontzietan heltzen direnentzako ekimen bereziak martxan jartzea aurreikusten ditu, udal arduradunen arabera