Bihar, larunbata, Getxoko udaletxean eta San Inazio plazan egingo duten ekitaldi instituzionalean izango da Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua, Lakuako iturriek jakinarazi dutenez. "Getxon izandako atentatu terroristen ondorioz edo Getxoko auzokideen kontrako atentatuen ondorioz izandako hildakoak" omenduko dituzte, eguerdiko 12etatik aurrera. Biktimak 18 dira atzo Udalak zabaldutako prentsa oharraren arabera eta 15 "Getxoberri" udal aldizkariari kasu eginez gero.
Iaz, ordea, 16 ziren omenaldia jasotzekoak. Dena den, bihar hildakoen senideei lore eskaintza egingo die Udalak, Julia Irazustabarrena artistari enkargatutako Guztion Etxea izeneko eskulturaren ondoan. Aurretik udaletxeko batzar aretoan egingo diete harrera horien senideei. 53.671,20 euro gastatu dute arte lan horretan. Argazkian, Rodolfo Ares / ©
Herrizaingo Saila.