Larunbat honetan, uztailak 10, Udalbiltzako auzipetuei babesa emateko ekitaldia egingo dute Algortan. Hitzordua eguerdiko 12etatik 14:00etara jarri du, Kasino plazan, Getxoko Bai Udalbiltzari Babes Taldeak. Bitartean atzo, osteguna, uztailaren 15etik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten 22 lagunetatik batek, Lander Etxebarriak, eskaini zuen hitzaldia (mp3) Algortako Aldai patronatuan. Horri hitza eman baino lehen, Christian Reinicke hautetsi independentista algortarrak egin zituen aurkezpen lanak. Azkenik, hilaren 17an Bilbon egingo duten nazio manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak Getxoko Bai Udalbiltzari Babes Taldeak. “Udalbiltza aske! Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari!” lelopean, 17:30ean abiatuko da martxa Casillatik. Argazkian, Lander Etxebarria atzoko solasaldian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!