"Balio anitzeko eraikin berriak kalitatezko ekipamenduak jarriko ditu tokiko elkarteen eskura, udalerriko kultur eskaintza handitzea ahalbidetuz", jarraitu dute Udalekoek. Diotenez, auditorioa izango da gako nagusietako bat. "Gaur egun, formatu txikiko ikuskizunak bakarrik eskain daitezke Berangoetako kultur etxeko areto nagusian. Ez dago behar adina leku. Ekipamendu berriak formatu ertaineko antzerki ikuskizunak eskaintzea ahalbidetuko du", azaldu dute agintari berangoztarrek. Horrek, 55 metro koadroko eszenatokia izango du, argi eta soinu sistema moderno batez lagunduta. Besteak beste, musika emanaldiak edo kontzertu klasikoak hartzeko ere egokia izango da, sonoritate egokiari esker; baita zine ekitaldiak egiteko ere.
1.500 metro koadro
Gogoratu, aipatu eraikin modernista altxatzeko, aurretik, tokian zegoen garaiera bakarreko etxea bota egin zela. Kultur etxetik eta Santa Anako baselizatik gertu zegoen hori. 2009an hasi ziren obrak. Tartean, irisgarritasun arauak beteko ditu proiektuak; igogailua jarrita, traba arkitektonikoak kenduko baitira. Orotara, 1.500 metro koadro izango ditu, behekoa gehi beste bi solairutan banatuta. Bost elkarterentzako lokalak hartuko ditu lehenengo solairuak. Handienak 57 metro koadro izango ditu eta handienak 35 metro koadro.
Instalazioaren barrualdea girotzeko, lurreko tenperatura erabiliko du Berangoko Santa Ana auzoko balio anitzeko eraikineko sistema geotermikoak, udal iturriek adierazi dutenez. Hori lortzeko, zazpi zundaketa egingo dituzte 150 metroko sakoneran. Bero ponpa baten bitartez, datorren urtean ateak zabalduko dituen eraikin moderno honen barrualdera bideratuko dute airea. "Sakonera horretan, neguan beroa izaten da airea, eta udan hotza", azaldu dutenez. Elektrizitate energia kopurua handia aurreztea ahalbidetuko duen sistema berritzailea jartzea da asmoa. "Jasangarritasunaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, beraz,