Berangoko udalekuetan 284 neska-mutilek parte hartuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 10a, 00:03

Aurten 284 neska-mutilek gozatuko dute Berangoko Udalekuak 2010 egitasmoaz. 2005 eta 2007 urteen artean jaiotakoak 75 dira. Kultur etxeetan antolatutako ekitaldi dibertigarriez gain, Basando faunaren babeslekura eta Mendikosolo parkera egingo dituzten irteerak nabarmendu ditu Udalak. Bitartean, beste 109 berangoztarrek "Gazte euskaltegia” ekimenean parte hartuko dute. Horretan ere txangoak egingo dituzte. Azkena Garfiora (Araba) egingo dute uztailaren 21ean. Baina, dagoeneko ondokoak egin dituzte: bodyboard jardunaldia Plentziako hondartzan, Magdalenako jauregira bisita, Santanderreko hareatzara txangoa, eta beste bat, Areetako dinosauroen erakusketara. Argazkian, haur zein gurasoak hainbat jarduerez gozatzen Berangoko frontoian.

"Udako ludokluba" ekimenean, berriz, 1998 eta 2000 urteen artean jaiotako 58 neska-mutilek parte hartuko dute. Oraingo honetan, Bordelera joango dira uztailaren 21ean, Aqualand parkeaz gozatzera. Txango bana ere egin dute Santanderreko Forestal Park-era eta Areetako dinosauroen erakusketara. Horretaz gain, "Uda gaztea" ekimenean, 21 gaztek (1992-1997) disfrutatuko dute aktibitate eta irteerekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun