Zabalik dago Berangoko Musika Eskolan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 10a, 00:11

Ikasle berriek irailaren 3ra arte izango dute Berangoko Udal Musika Eskolan izena emateko aukera. Tokiko arduradunen gogoratu dutenez, arautu gabeko irakaskuntza da ematen dutena. Matrikula, berriz, udal bulegoetan egin behar da. Behin bat apuntatuta, ondoren izena ematen duten familia bereko anai-arrebek %10eko beherapena izango dute ikastaroetako tasetan. Hobariaz gozatzeko, udalerrian erroldatuta egotea eskatuko zaie. Berangoko Udal Musika Eskola Karabigane auzoko 2. zenbakia kokatuta dago. Argazkian, hainbat ikasle musika eskolak ematen / © Erandio.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun