Kantabrikoko Arraun Elkarteak eta Areetako Raspas arraun taldeak antolatuta, Areetako estropada burutuko da bihar, larunbatean, 12:00etan, Ibaizabal itsasadarrean. Areetako kaiaren lehorretik itsasora jauzi egingo dute bihar KAEren 2. mailan dauden hamaika taldeak, 3 itsas-miliak edo 5.556 metroak denborarik laburrenean egiteko xedearekin. Hiru estropaden ostean azken postuetan kokatu diren Erandioko Lutxana Arraun Elkartea eta Areetako bertako Raspas taldea lehenengo txandan irtengo dira. Beste 14 talderen artean aipagarria da buruan dauden, eta bihar laugarren txandan irtengo diren Getaria, Ondarroa, Portugalete eta Zumaiaren artean oraingoz lau puntuko aldea baino ez dagoela eta, beraz, garrantzitsuak izango direla bihar metatuko ditzuten puntuak. Banderaz gain, 9.000 euro banatuko dituzte sarietan. Bestalde, etzi, igandean, 11:30ean Euskotren Emakumeen Arraun Ligako Kaiku bandera jokatuko da Ibaizabalen uretan, baina kasu horretan Portugaleten antolatuta. Argazkian, Raspas taldea 2008an / ©
Deustu Arraun Taldea.