Barbara Pla e Isabel Rodriguez
Getxo Artea Rugby Taldeko jokalariak Espainiako selekzioarekin arituko dira, larunbat eta igandean, Moskun (Errusia) izango den Europako Zazpiko Txapelketan. Jose Ignacio Inchausti "Tiki" hautatzaileak maiz aukeratzen dituen arren, azken ordura arte ez dute jakin Plak ere jokatuko zuenik. "Zorionez garaiz sendatu da orkatileko lesioa eta, seguruenik, hori-beltza berriro nabarmenduko da, partida bakoitzean egin ohi duen bezala", adierazi du Inchaustik. Gaineratu duenez, "oso garrantzitsua da Pla gurekin izatea. Bost astez osatzen egon ostean, hiru entrenamendu baino ez ditu egin taldearekin. Argi dago guztiz errekuperatuta ez dela egongo, baina %80an osatuta badago nahikoa dugu. Gure jokalarien konpromisoaren adierazle argia da". Hala ere, zozketan, zorte handirik ez du izan Espainiako selekzioak. Portugal, Finlandia, Holanda eta Errusia izango ditu aurkariak. Laurak maila handiko taldeak. Argazkian, Barbara Pla / © Getxo Artea Rugby Taldea.