Alderdi Eguna ospatuko dute gaur Gorlizko jeltzaleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 10a, 14:55
Tokiko Alderdi Eguna ospatuko dute gaur Gorlizko Euzko Alderdi Jeltzaleko kide eta zaleek. Izan ere, horretara deitu ditu alderdi horretako bertako Uri Buru Batzarrak, "Deia" egunkariak jakinarazi duenez. Jelkideak, azken hauteskundeetatik oposizioan daudenak, 13:00etan abiatuko dute festa, batzokiko ikurrina goratuz. Protokolo ekimenaren ostean, Bizkai Buru Batzarreko burukide batek hitzaldi politikoa eskainiko du batzokiko terrazatik bertatik. 14:30ean, berriz, herri bazkariari ekingo diote, leku berean. Bazkalostea patxadaz hartuta, arratsaldeko 6etan disko-festa egitea aurreikusi dute eguneko antolatzaileek, 20:00ak arte iraungo dena. Argazkian, Patxo Igartua EAJren bozeramailea eta alkate ohia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun