Luis Maria Zuluaga “Zulu” Pinuetako errefuxiatua 1994ko uztailaren 13an hil zen Venezuelan 63 urte zituela, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez gogoratu duenez. Heriotza burmuinetako isurketa baten ondorioz izan zen, baina erbestean igaro zituen bederatzi urteetan Zuluagaren osasuna asko makaldu zen eta giltzurrunetako gaixotasun bat dela medio astean bitan hemodialisia egiten zioten. Izan ere, saio baten ostean pairatu zuen heriotza eragin zion burmuinetako isurketa. Uribe Kostako AAMk “Zuluren duintasuna eta justizia sozialaren alde bizitza osoan egindako borroka” goraipatu ditu. “Zulu” Zornotzan jaio eta Pinueta auzoan bizi zen, Itzubaltzeta / Romoko Leioako aldean, 1985era arte, emaztea eta bera alde egin behar izan zutenean. Geroago Aljeriara deportatuta bidali zuten eta handik Venezuelara. Bere errautsak Venezuelan daude, kutxa batean, Euskal Herrira noiz etorriko zain, berak horrela esanda utzi baitzuen: “ez naiz Euskal Herrira itzuliko, azken errefuxiatua itzultzen ez den bitartean, ezta hilda banago ere”. Argazkian, iheslarien aldeko aldarria Algortan.