Emakume bat bortxatu dute Itzubaltzetan, auzokideen arabera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 12a, 00:33

Itzubaltzeta / Romoko Etxe Merkeen inguruetan emakume gazte bat bortxatu du gizon ezezagun batek gaur goizean, hainbat auzokidek UKBERRI.NETi salatutakoaren arabera. Auzotarren kontakizunari jarraiki, erasoa goizeko 6:30ak aldera jazo du andrak. Ondoren, biktimak berak eman die horren berri, kalez jantzitako ertzainak bertaratzea itxaroten zuen bitartean. Komunikabide honek oraingoz ez du aukerarik izan salaketa hori Herrizaingo Sailarekin baieztatzeko. Bitartean, Ertzaintzak ez du gaiari buruzko oharrik atera. Kasua konfirmatzekotan, aurten Itzubaltzeta / Romon publiko egindako lehenengo sexu erasoa litzateke, nahiz eta ikerketa gehienek esaten duten bezala, litekeena da gertaturikoak askoz gehiago izatea. 2009n berriz, azaroan gizon bat atxilotu zuten bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua hautsi zuelakoan eta martxoan, gazte bat hartu zuten atxilo emakume bati labanaz mehatxatzea egotzita. Argazkian, Bilgune Feministaren protesta bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun