 Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak ume eta gazteentzako surf eta skate ikastaroak antolatu ditu abuztuaren lehenengo bi asterako. Zehazki, abuztuaren 2tik 5ra, astelehenetik ostegunera, izango da surf tailerra Getxo eta Sopelako Barinatxe hondartzan, La Salvaje Surf Eskolaren eskutik. Ondorengo astean, abuztuaren 9tik 12ra, izango da skate ikastaroa, Arrigunagako skate parkean, La Kantera skate taldeko kideekin. Biek ala biek egunero arratsaldeko 5etan hasi eta 7etan amaituko diren bi orduko saioak izango dituzte, zortzi orduko ikastaroa osatuz. Ekimena 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazte euskaldunei zuzenduta dago, hiru adin multzo banatuko dituztela. Horrela, 8 eta 10 bitartekoak; 11, 12 edo 13 urte dituztenak; eta 14 eta 16 artekoak multzo ezberdinetan izango dira. Euskara elkarteak izen-ematea dagoeneko abiatu du. Argazkian, Bapirukeko gaztetxoek ere iaz izan zuten skate egiteko aukera.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!