Itzubaltzetako bortxaketa ikertzen ari da Ertzaintza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 12a, 17:02

Atzo, igandea, goizeko 6:30ak aldera Itzubaltzeta / Romon izandako bortxaketari buruzko "ikerketa abiatu du Ertzaintzak", Herrizaingo Saileko Prentsa Bulegoko beharginek UKBERRI.NETi baieztatu diotenez. Izan ere, iturri berari jarraiki, biktimak salaketa jarri egin du eta, hortaz, "ustezko bortxaketa kasua" aztertzen ari da Ertzaintza, momentuz atxiloturik ez dagoela. Baina, aipatutako deklarazio xumeaz landa Ertzaintzak nahiago izan du kasuaren inguruko daturik ez ematea, "oraingoz ikerketa bere hastapenetan baino ez delako". Argazkian, pasa den azaroaren 25ean, Itzubaltzeta / Romoko Ikasle Abertzaleek deituta, bertako institutuan egin zuten emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea / cc-by IA.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun