"Emakumeek kaleetatik aske ibiltzeko duten eskubidea", aldarrikatu du Eigurenek, "mota horretako erasoak pairatu behar gabe". Ildo horretan Udalak eskubide hori era naturalean bizitzeko beharrezko neurriak bultzatzen dituela eta bultzatzen segituko duela azpimarratu du.
Azkenik, udal arduradunek horrelako kasuetan eskura izateko telefonoak gogoratu dituzte:
• Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Saila (944 660 101), aholkularitza juridikoko zerbitzua eta arreta psikologikoa eskaintzen dituena.
• Eusko Jaurlaritzako Telefono Arreta Zerbitzua (900 840 111).
• Getxoko Udaltzaingoa (944 660 202).
• Ertzaintza (944 063 420.
• SOS DEIAK larrialdietako zerbitzua (112).