Itzubaltzeta / Romoko emakume gazte batek igande goizean pairatutako
bortxaketa salatuko dute bihar, asteartea, herri horretako auzokideek. Deialdia Itzubaltzetako Emakume Gazteen Asanbladak egin du eta hitzordua arratsaldeko 8etan jarri dute, bertako Kolas plazan, Santa Eugenia plazaren ondoan. Gune horretan, "Erasorik ez, erantzunik gabe!" lelopeko elkarretaratzean emakumezkoak zein gizonezkoak parte hartzera deitu dute. Feministek azaldu dutenez, "ezin ditugulako jarrera matxistak onartu gure herrian, erasoen aurrean gogor eta tinko" ekin behar da. Itzubaltzeta / Romoko ezker abertzaleak ere oharra kaleratu du eta bat egin du mobilizazioarekin. Haien arabera, "horrelako eraso bortitz eta koldarren aurrean herritarron erantzuna izan behar du, eta emakumeak gure babes osoa izan behar dute". Atzoko erasoaren biktimak salaketa aurkeztu zuen eta dagoeneko
Ertzaintza ikertzen dabil. Argazkian, Algortan izandako protesta feminista bat.