Getxoko Bai
Udalbiltzari Babes Taldeak antolatuta, joan den larunbat eguerdian, 40 bat lagun elkartu ziren Algortako Kasino plazan, uztailaren 15etik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten 22 lagunei babesa adierazteko asmoz. Pankarta atzeko elkarretaratzeaz gain, Udalbiltzaren bilakaerari eta auzipetzeari buruzko bideo emanaldia, elkartasun mezuak plazaratzeko panela, musika, txalaparta doinuak, esku orrien banaketa eta atxikimenduen bilketa izan ziren, hurrenez hurren. Bide batez, hilaren 17an Bilbon izango den nazio manifestazioan parte hartzera deitu zituen herritarrak Getxoko Bai Udalbiltzari Babes Taldeak. “Udalbiltza aske! Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari!” lelopean, 17:30ean abiatuko da martxa Casillatik. Argazkian, larunbat eguerdiko elkarretaratzea Algortan. Irudi gehiago ikusteko
sakatu hemen.