Nahikari Ayo: "Gurutzetako larrialdietako langileen profesionaltasuna"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 13a, 02:34

Nahikari Ayo] Atzo gure lagun batek hankako atzamar bat bihurritu zuen eta anbulatoriotik Gurutzetara bidali zuten. Deitu gintuen eta sutan zegoen. Ez dakit zenbat denbora itxaroten eta joango zela. Erabaki genuen hara joatea, behintzat bakarrik ez egoteko. Larrialdietara sartu eta itsututa geratu nintzen. Gure herriko taberna bat ematen zuen. Telebista bat piztuta eta denak partidua ikusten. Danak zarataka, oihuka, txaloka... Bakarrik falta zen kañak botatzeko aparatu bat! Medikuak eta erizainak noizean behin sartzen ziren telebistari begiradatxu bat botatzera. Onena izan zen mediku bat telebista aurrean jarri zenean, gaixo guztiak itxaroten zeuden bitartean (tartean apendizitis kasu bat, gizon bat burutik odoletan...). Partidua bukatu eta minutu batera hogei gaixo deitu zituzten. Koño! "La Roja"-k irabazi zuenez gogoak zeuden lan egiteko! Hau al da Osakidetzaren profesionaltasuna? Orain ulertzen dut zergatik daukadan Igualatorioa... Argazkian, Gurutzetako hainbat erizain artxiboko irudi batean / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun