Politika faltsuen aurrean emakume gazteok gure eskubideak defendarazi eta harrotasunez emakume burujabe garela aldarrikatu behar dugu. Sistema kapitalista eta patriarkalak dirauen bitartean emakumeok kolektibo zapalduena izaten jarraituko dugulako, gazteok alternatiba bakarra dugu: independentzia!
Horrez gain, gaur arratsaldean, 20:00etan, Kolas plazan egingo den kontzentraziora joateko deia egiten diogu auzoko gazteriari.
Feminismoaz... patriarkatua suntsitu! Goazen independentziara!
Ziztada.tk
Iragan igande goizaldean Itzubaltzetako neska bat bortxatua izan zen gure auzoan. Horren aurrean Itzubaltzeta / Romoko gazte independentistok emakumeoi dagozkigun eskubideak eskuratzeko kalera irteteko deia egiten dugu. Argi geratu da, berriz ere, egun bizi dugun sistema kapitalista patriarkalak emakumeok biolentzia matxistaren harrapakin defendagaitzena garela. Gure auzoan gertatutako erasoa ez da isolatua, gizarte eredu baten irudikapen krudelena baizik. Emakumeok gaztetatik hezten gaituzte gizonen menpeko, rol konkretu batzuen jabe, eta inolaz ere gure buruarenganako ziurtasuna emango digun hezkuntza feministaren arabera.