Gaurko entzierroaren zain zeudela, Getxo udalerriko bederatzi lagun atxilotu ditu Nafarroako Foru Poliziak Iruñean. Nafarroako Gobernuak Efe albiste-agentziari emandako bertsioaren arabera, desordena publikoa eta autoritateari desobedientzia eta erresistentzia leporatu diete, Euskal Herriko hiriburuko zezen plazan izandako "liskar" baten harira. Bertsio ofizialari jarraiki, gertaera goizeko 7:30ean izan da zezentokiko tendidu batean, hainbat jende geroago azkenaurreko entzierroan parte hartu duten zezenen etorrera ikusteko zain egon dela. Ordu horretan, Iruñeko udaltzainek eta Gurutze Gorriko kideek bertan ei zegoen liskarraren berri eman diote Foru Poliziari. Hainbat pertsona harmailetako "publikoa iraintzen eta edariak botatzen" egon direla adierazi dute. Argazkian, Foru Polizia iaz, zezen-plazatik 65 lagun kanporatu eta 13 atxilotu zituenean / © Nafarroako Gobernua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!