Bihar jarraituko dute Gorlizko Musikaldia Uda 2010 jardunaldiek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 13a, 20:40
Joan den asteburuan hasi ziren Gorlizko Musikaldia Uda 2010 jardunaldiak. Bi kontzertu egin zituzten Andra Mari Sortzez Garbiaren elizan. Hirugarrena, berriz, igande honetan (hilak 18) izango da, arratsaldeko zortzietan, "Euskal kantu liriko berriak” lelopean. Bertan parte hartuko dute Charo Pikazo sopranoak, Alberto Nuñez tenoreak eta, pianoa jotzen, Juan Jose Ortega arituko da. Kontzerturako lagungarri gisa, asteazken honetan, hilak 14, hitzaldia eskainiko du Sabino Lopez de Gereñok. Solasaldia Gorlizko udaletxeko bilkura aretoan izango da, eta antolatzaileek adierazi dutenez, "bertara pertsona guztiak daude gonbidatuta, batez ere lirika adituak zein zaleak". Argazkian, Gorlizko Andra Mari Sortzez Garbiaren eliza / © Gorliz.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun