Ur mozketak izango dira bihar Algortan eta Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 13a, 21:20

Bizkaiko Ur Partzuergoak jakinarazi duenez, "zerbitzuen beharrengatik" bihar, hilak 14, gaueko 10etatik hurrengo eguneko goizeko 6etara bitartean, Getxo udalerriko ur-hornidurako hartune batzuk etengo dituzte. Etete horiek Algorta eta Getxo herrietan izango dute eragina batez ere. "Udalerriko sare orokorrean presio jaitsiera suertatuko da, eta horrek tokiko goiko aldeetan urik edo presiorik gabe geratzea eragin dezake, zerbitzua bueltatzen ez den bitartean", jakinarazi dutenez. Era berean, Izaro, Lañomendi, Kurtxagane, Kuskuburu eta Zubilleta kaleetan, Salsiduko etorbidean, Gobela ibaitik Berangorako norabidean, Galeako urbanizazioan eta Golfean ez da ur-zerbitzurik egongo. Argazkian, txorrota / cc-by-sa afoncubierta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun