Getxo udalerriko Larrañazubi, San Ignacio, Zubileta, Azkorri, Madre del Divino Pastor eta Santisima Trinidad ikastetxeetako 170 neska-mutilek parte hartu dute Zabaldu Mundura ekimenaren hirugarren edizioan, 2009-2010 ikasturtean. Egitasmoa Zabalketa elkarteak eraman du aurrera, Getxoko Udalarekin elkarlanean. "Garapeneko Heziketarako proiektu horren helburua Giza Garapen Jasangarriarekin batera doazen baloreak, jarrerak eta ezagutzak bultzatzea izan da, oraingoan honetan, uraren garrantziaren inguruan", tokiko iturriek azaldu dutenez. Hori lortzeko, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek, Zabalketarekin batera, gertutik ezagutu dute Nigeriako oinarrizko hezkuntza azpiegituren hobekuntzak. "Hemengo gazteek euren bizi-egoera haien adin bereko beste batzuenarekin alderatu zuten eta egunero erabiltzen duten uraren kopuruaz kontzientzia hartzean oinarritu dira, bere kontsumoa murriztu ahal izateko", zehaztu dutenez. Argazkian, Begoña Ezkurra Garapenerako Lankidetzako zinegotzia aurreko agerraldi batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!