Itzubaltzetako Emakume Gazteon Asanbladak salatu duenez (mp3), igande goizekoa "ez da eraso isolatua izan". "Aurretik ere bestelako eraso saiakerak izan direla badakigu", nabarmendu dutenez. Mota horretako jarrerarik inolaz ere ez duela onartuko ohartarazi du IEGAk. Gauzak horrela, aurrerantzean eman daitezkeen erasoen aurrean erantzuteko deia luzatu diete guztiei eta "batez ere emakumeei".
Elkarretaratzeko argazkiak:
"Nazkatuta gaude! Emakumeon aurkako erasorik ez!" irakur zitekeen pankarta inguruan batu dira 350 bat emakume eta gizon, gaur iluntzean, Itzubaltzeta / Romoko Kolas eta Santa Eugenia plazen artean, aspaldi herri horretan egin den protestarik zabalena osatuz. Bertoko 29 urteko emakume batek igande goizean pairatutako