Dena prest utzi dute
Algortako Bertsolari Eskolakoek (ALBE) bihar izango den Bertso Jaialdi Mundialerako. Aurtengoa 12. edizioa izango da eta hitzordua 21:00etan jarri dute Biotz Alai plaza algortarrean. Antolatzaileek adierazi dutenez, "aspalditik dabil bertso-eskolako gai-jartzaile taldea lanean eta ziur gaude, urtero bezala, harrituko gaituztela gai eta une gogoangarri askorekin". Gai onak ez ezik, puntako bertsolariak jardungo dute bertso emanaldian: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Xabi Paya, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio, hurrenez hurren. Bertsolariak Aitzol de Castroren gidaritzapean arituko dira. Aurrekoetan bezala, "bertsolaritza fresko eta parte hartzailearekin disfrutatzeko aukera paregabea" izango da datorren asteko emanaldian, ALBEkoek adierazi dutenez. Sarrera doakoa izango da. Argazkian, iazko Bertso Jaialdi Mundiala / © ALBE.