Bestalde, Roda elkarteak 4.460 euro jasoko ditu zaintzaileak zaintzeko jarduerak bideratzeko. Hamalau euro gutxiago izango ditu Andrak elkarteak kinesiologia-musikoterapia alorrean erabiltzeko. Azkenik, Berdintasuna taldeak 4.515 euro lortuko ditu emakumeen jabekuntza sendotzeko asmoz harremanak sortzeari buruzko tailerra martxan jartzeko. Era berean, gizonezkoei zuzenduta, generoari buruzko sentsibilizazioa eta lanen banaketa lantzeko beste tailer bat antolatuko du.
Udalak jakinarazi duenez, diru-laguntzen deialdian honako elkarteak izan dute parte hartzeko aukera: nortasun juridikoa duten dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeek, Getxon egoitza soziala izanda, emakumeek osatuta eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda. Era berean, nortasun juridikorik izan ez arren egoitza soziala Getxon duten pertsona fisikoek edo juridikoek ere eskatzeko aukera izan dute.
Getxoko Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuak 19.000 euro banatuko ditu udalerriko lau emakume elkarteren artean. Laguntzen helburua "emakumeen parte hartze politiko eta soziala errazten duten programak eta proiektuak garatzea eta udalerrian gizonen eta emakumeen berdintasuna bultzatzea da", udal iturriek jakinarazi dutenez. Dena den, Udalak xede horrekin onartu zuen