
Larunbat honetan, hilak 17, Akuatloia egingo dute Plentzian. Goizeko 11etan hasiko da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailako proba. Parte-hartzaileen muga ehun kirolaritan jarri dute.
Euskoman Triatloi Taldeak eta EAEko Triatloi Federazioak antolatu dute txapelketa, eta besteen artean, esprint distantzian lasterka egingo dute. Irteera, helmuga eta boxak Jai-Alai frontoiaren aurrean kokatuko dituzte, Plazatxoa plazan, eta bertan materialaren ikusketa egingo dute 12:00etatik 12:45era. Lehen oinezko lasterketak 2,5 kilometrotako ibilbidea izango du, Gazteluondo parkean korrika eginez. Lehenengo trantsizioaren ondoren, kirolariek kilometro bateko igeriketa faseari ekingo diote, Plentziako itsasadarrean joan-etorria eginez. Bigarren trantsizioaren ondoren, helmugara iritsi aurretik, beste 2,5 kilometrotako oinezko lasterketa egin beharko dute, ibilbidea lehen atalaren berdina izango delarik. Argazkian, 2007an Plentzian ospatutako IV. Akuatloi Txapelketa / © Euskoman.