Algortako Portu Zaharra izango da asteburu honetan, uztailak 16 eta 17, musika topaleku. Ostiralean lau euskal taldek joko dute eta oso estilo desberdinez gozatu ahalko da. Gasteiz aldeko Betagarri taldeak joko du batetik, jarraitzaile andana ditu eta ska musika eta festarako kantuak eskainiko ditu; bestetik, Elantxobe inguruko The Uski’s taldea ere arituko da, bere surf doinu dantzagarriekin; eta azkenik, taldekide denak elkartzeko beti prest dagoen Amaiur erromeria taldeak eskainiko ditu jai giroko abesti ezagunak, musika tresna tradizionalek lagunduta. Guzti horien aurretik, baina, Erasoka talde argortarrak joko du. Ekitaldirako hitzordua 20:30ean ipini dute eta sarrera doan da. Larunbatean, berriz, The Wailers Bob Marley-ren banda ospetsua helduko da Algortara, bere 40. urteurrenean. Horretaz gain, Sweet Oblivion talde getxoztarra arituko da. Bigarren egunerako ordua 22:00etan jarri dute, sarrera dohainik.
Getxoko Kultur Etxeak antolatu ohi ditu kontzertuok urtero, sasoi honetan. Argazkian, talde guztien aurretik Erasoka algortar laukote gazteak joko du / © Erasoka.