Urtero bezala, Euskal Herri osoan zehar eskualdekako martxak egingo dituzte gazte independentistek, aurten, “Astindu bandera gorria! Goazen independentziara!” lelopean. "Gazte jardunaldi independentistekin ireki genuen bideari jarraituz, independentziaren eta sozialismoaren aldeko indarrak biltzen jarraitzeko helburuarekin" burutuko dira aipatu ekimenak, antolatzaileen hitzetan. Lehen martxa egina dute jada Arratia eta Hego Uribeko eskualdeetan barrena. Uztailaren 8tik 10era izan zen hori. Hala ere, Uribe Kostako neska-mutilei irailean helduko zaie bandera gorriarekin eskualdea zeharkatzeko ordua, hilaren 17tik 19ra izango baita UK Martxa. Aurten, horien guztien berri emateko asmoz, Des-kontrol talde arrasatearrak
kantu bat (mp3) egin du, Maddi Gallastegi bertsolariaren hitzak hartuz. Argazkian, duela bi urteko UK martxak Lemoiz-Erandio ibilbidea egin zuen.