Xabier de la Maza gazte gorliztarrak atzo berretsi zuen tortura salaketa Alacanteko Auzitegian (Herrialde Katalanak), "Gara" egunkariak zabaldu duenez. De la Maza 2009ko abenduaren 18an atxilotu zuen Espainiako Polizia Nazionalak, bere etxetik gertu zela, Segi "erakunde terroristako kide" izatea egotzita. Hiru egunez Espainiako Polizia Nazionalaren eskuetan inkomunikatuta egon eta espetxera sartu ostean, "etengabeko irainak eta mehatxuak" jasan zituela salatu zuen mutilak. Testigantza horretan azaltzen denez, hiru egun horietan "bere burua erruduntzat jotzea bilatzen zuten mehatxuez" aparte, gazteak "galdeketa ilegalak" jasan zituen. Gorlizetik Bilborako trasladoan, poliziek Sopelako hondartzara eramatearekin mehatxatu zutela salatu zuen, "bertan inor ez zegoelako eta berarekin nahi zutena egingo zutelako". Gaztearen testigantza konfirmatu ostean, De la Mazak ziurtatu zuen bera mehatxatu zuten agenteak identifikatu ahal izango zituela. Argazkian, Xabier de la Maza eskuinean, azken Korrikan / ©
Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalea.