Alkateak umeak animatu ditu Getxo udalerria ezagutzeko eta bertan bizi ahal izango diren familiekin gozatzeko. Aurten 13 ume saharar heldu dira udalerrira, Atfal elkarte getxoztarraren bitartez; Bielorrusiako 3, ACOBIren bitartez; eta Errusiako bat Bikarte elkartearekin etorri da. Ume guztiak oso pozik egon dira harrera ekitaldian. Izan ere, kasu askotan aurtengo izan da euren herrialdeetatik irteteko aukera eduki duten lehenengo aldia eta, beraz, oso errealitate ezezaguna eta desberdina bizitzeko aukera izango dute.
Harrera ekitaldiko argazkiak:
“Hartzen dituzten umeekiko duten konpromisoa eskertu nahi diet familiei, batez ere krisi garai honetan”. Hitz horiekin ongi etorria eman die gaur goizean, udaletxeko batzar aretoan,