Joan den astelehenean, Sopelan egin ohi duten euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzea amaitu ondoren, Ertzaintzaren dotazioa "ezustean" agertu eta "furgonetatik salto egin zuten" bertan zihoazen poliziek, dagoeneko alde egiten ari ziren hainbat lagun atxikiz,
Sopela.net agerkari digitalak jakinarazi duenez. "Zenbait pertsona identifikatu eta pankartari, inguruan zebiltzan herritarrei zein beste hainbat gauzei argazkiak egin ostean, udalerriko hainbat preso politikoren irudiak konfiskatu eta tokitik alde egin zuten", azaldu dutenez. Sopela.net-ek lekukoen ahotik zabaldutakoaren arabera, "herrira sartzeko errotondan jarrita" zeuden ertzainak, "20:00etatik edo". Salatu dutenez, "agindua itxaroten ari ziren kontzentrazioa amaituta agertu eta aipatu elementuak batzen ari ziren lagunak harrapatu eta identifikatzeko". Gutxienez, "bosgarren aldia da" Ertzaintzak euskal preso politikoen eskubideen urraketa salatu zein horiek Euskal Herriratzea eskatzeko kontzentrazioetan "eskua sartzen" duena Sopelan, apirilean Udalbatzak
bizikidetza normalizaturako babes deklarazioa onartu arren. Argazkian, apirileko azken ostiralean 40 pertsona inguru elkartu ziren Sopelako Udaletxeko plazan / © Sopela.net.