Gaur hasiko da, Espainiako Auzitegi Nazionalean,
Udalbiltzaren kontrako epaiketa. Zazpi urte pasa ondoren, 22 lagun epaituko dituzte Madrilen, tartean hainbat herritako alkate eta zinegotzi, "erakunde terroristako kide izatearen balizko delitua" leporatuta, 10 urtetik 23 urtetara bitarteko espetxe zigorrak tartean. Hain zuzen ere, gaur bertan, aipatu auzia salatzeko elkarretaratzea egingo dute Erandion. Hitzordua 20:00etan jarri dute, udaletxe aurrean. Hala ere, askotan gertatzen den bezala, oraingoan ere herri ekimena ez dator bat tokiko agintarien jokabidearekin. Hainbat udalerritan aurkeztu dituzte mozioak auziperatuak babesteko, baita Erandion ere. Baina mozioa ez da aurrera atera, udalbatzan ordezkaritza (EAJ, PSE-EE eta PP) duen alderdi batek ere ez duelako babestu, jelkideen aldeko bozka nahikoa zenean. Argazkian, lagun bat Udalbiltzaren aldeko marrazkia egiten.