Iturri horien arabera, orain dela aste batzuetatik hona lokala azpiegitura bezala erabiltzen zuten bide publikoan sexu zerbitzuak diru truke eskaintzen zituzten zenbait emakume hegoamerikarrek. Auzotarren arabera, itxiera "esperokoa zen, Getxoko Udalak ez du prostituzioari buruzko ordenantzarik eta lan hori, berez, ez da ilegala baina era batez ala bestez erditik kenduko zituztela argi zegoen", diote.
Bestalde, Espainiako Polizia Nazionalaren Atzerritar eta Mugetarako Brigada berak atzo ere ustezko emakumezkoen salerosketarako sare bat desegin zuen Bilbon. Paraguaitik Bilbora ekartzen zituzten andrak, lana eta etorkizun oparoa eskainiz, baina Euskal Herrira heltzean beren buruak prostituitzera behartzen zituzten. Operazio horretan, ustezko hiru arduradunak atxilotu dituzte, haietako bi Paraguaiko senar-emazteak. Itzubaltzeta / Romoko eta BIlboko operazioak loturaren bat duten ala ez esateko datu nahikorik ez dago oraingoz.