
Getxo udalerriko 200dik gora eragile eta norbanakok atxikimendua eman diote Getxoko Bai
Udalbiltzari Babes Taldeak azken asteotan zabaldutako
idatziari (pdf). Sinatzaileen artean daude Fredi, Xabi eta Itxaso Paya bertsolariak; Laura Mintegi eta Unai Elorriaga idazleak; Paul Bilbao Kontseiluaren idazkari nagusia; Endika Guarrotxena Athletic-eko jokalari ohia; edota Iñigo Santxo abokatua eta ESAITeko kidea. Baita Paul Rios Lokarriko koordinatzailea eta Iñaki Zarraoa Getxoko EAJko alkate ohia ere. Azken hori tokiko agintaria zela, 1999ko azaroko osoko bilkuran, Getxoko Udalak bere egin zituen Udalbiltzaren helburuak, egitasmoak eta izatea, eta bertako kide izateko borondatea adierazi zuen. Bitartean, bihar, manifestazio batek zeharkatuko ditu Bilboko kaleak, atzotik epaitzen dabiltzan 22 lagunei elkartasuna adierazteko. “Udalbiltza aske! Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari!” lelopean, 17:30ean abiatuko da martxa Casillatik. Argazkian, joan den larunbatean babes ekitaldia egin zuten Algortako Kasino plazan.