Paul Saitua margolariaren lanak ikusgai jarri dituzte Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 19a, 21:13
Gaurtik larunbatera arte, hilak 24a, Paul Saitua Iribar Ibarrangeluko pintorea eta institutu irakaslearen arte lanak ikusgai egongo dira Gorlizko Udal Erakusketa Aretoan. Saituak 1990 urtetik hona ia urtero egin du erakusketaren bat Euskal Herriko zenbait aretotan, eta oraingoan "aukera paregabea izango dute ingurukoek" bere arte lanak Gorlizen ikusteko, tokiko iturriek adierazi dutenez. Gorlizko Udal Erakusketa Aretoa Eloisa Artaza kaleko 3. zenbakian dago eta erakusketa 19:00ak eta 21:00ak bitartean bisita daiteke egunero. Argazkian, graffiti tailerra Gorlizen / © Gorliz.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun