Pertsona bi zauritu dira Algortan izandako sutean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 19a, 21:37

Bi pertsonek pairatu dituzte zauri arinak Algortako Euskal Herria kaleko 13. zenbakian gaur arratsaldean izandako sutean. Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, sua eraikin horretako laugarren solairuko etxebizitza batean eman da, arratsaldeko 5ak baino lehen. Izan ere, ordu horretan Sos Deiak zerbitzuan sutearen berri emateko deia jaso dute. Auzokideek esan dutenez, "ke nahikotsu" irteten zen etxetik. Artatzako suhiltzaileen lehenengo ikerketaren arabera, sua etxeko gela batean piztu da, oraindik atzeman ez duten arrazoiagatik. Inguruko etxebizitzak ez dituzte hustu behar izan ere eta bi ordutan normaltasunera bueltatu da zonaldea. Dena den, Getxoko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gizon batek hainbat erredura jasan du esku batean eta horiek artatzeko Gurutzetako ospitalera eraman dute. Beste pertsona bati, berriz, bertan eman diote egin dituen ebakientzako tratamendua, DYA elkarteko kideek. Argazkian, suhiltzaile batzuk sute bat amatatzeko prestatzen, artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun