Sopeloztarrak goizeko 10etan abiatuko dira Santa Mariñe baselizara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 20a, 10:47

Karmen jaiak bukatu berri direla, Santa Mariñe eguna ospatuko dute gaur, asteartea, Sopelan. Txupina goizeko 10etan jaurtiko dute. Ondoren, Udaletxeko plazatik Santa Mariñe baselizara arte kalejira egingo dute, Barinatxe taldeko txistulariek lagunduta. 11:00etan, meza nagusia hasiko da bertan. 11:30ean, ohorezkoa aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egingo dute Fernando Ansoleagaren omenez. Eguerdiko 12etan hamaiketakoa izango da, trikitlariek alaituta. Ordu bietan, berriz, herri bazkaria hasiko da, Fernando Ansoleaga parkean. 16:00etatik aurrera, dantzaldia eskainiko du Alai taldeak. Azkenik, 17:00etatik aurrera, tortilla lehiaketaren sari banaketa egingo dute. Argazkian, ohorezko aurreskua Santa Mariñe egunean / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun