Inkestas Rock jaialdia egingo dute larunbatean Larrabasterran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 20a, 17:44

Larunbat honetarako, uztailak 24, Inkestas Rock Festibal izeneko jaialdia antolatu dute Larrabasterrako Urko kiroldegiko aparkalekuan. Horrenbestez, egun osorako musika egitaraua prestatu dute, Euskal Herri osotik heldutako musika taldeen eskutik. Sarrera doakoa izango da. Saioa arratsaldeko 6etan hasiko da, bi txandetan banatuta. Lehenengoan, Mungiako eta Sopelako musika taldeak arituko dira: Tormenta DS, Yoyo Am Entumeceited, Tranxilium Trio, Surf Is Death eta Boys Of Birle, hurrenez hurren. Kontzertu bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du eta lehenengo saio hori 22:45ak aldera bukatuko da. Bigarren saioan, berriz, Hondarribia, Hernani eta Santutxuko musika taldeak arituko dira. Gauzak horrela, Bloodseekers, The Snobs eta Punto De Mira bandek joko dute 23:15etik goizaldeko 2:45era, ordu betez bakoitzak. Bestalde, 22:00etan txosnak irekiko dituzte eta jam banden emanaldiari hasiera emango diote. Argazkian, rock jaialdiaren aurkezpen kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun