Cristina Zurbituk eta Aaron Roylek jantzi dute txapela Plentziako akuatloian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 20a, 17:59

Joan den larunbatean jokatu zen Plentziako Akuatloia, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailako txapelketa, alegia. Euskoman tokiko triatloi taldeak eta EAEko Triatloi Federazioak antolatuta, Cristina Zurbitu (SVC Seguridad) suertatu zen irabazle emakumezkoetan, 39 minutu eta 58 segundoko denbora; eta Aaron Royle australiarra gizonezkoetan, 31 minutuko denborarekin. Bestalde, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Akuatloi Txapelketan garaileak Zurbitu bera eta Jon Unanue (SVC Seguridad) izan dira. Dagoeneko seigarren txapela irabazi du jarraian gizonak. Taldekako sailkapenari dagokionez, emakumezkoetan, Urdaitri Triatloi Taldea; eta gizonezkoetan, SVC Seguridad izan dira irabazleak. Argazkian, 2007an Plentzian ospatutako IV. Akuatloi Txapelketa / © Euskoman.

Emakumezkoen maila:

1.- 0:39:58 Cristina Zurbitu Mardones (SVC Seguridad).
2.- 0:40:20 Ibone Sanchez Garmendia (SVC Seguridad).
3.- 0:40:33 Nerea Mugika Arregi (CODEAM Triatloi Elkartea).

Gizonezkoen maila:

1.- 0:31:00 Aaron Royle (Australiar Selekzioa).
2.- 0:31:23 Jon Unanue Aierza (SVC Seguridad).
3.- 0:31:52 Nicholas Kastelein (Australiar Selekzioa).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun