Langabetuentzako ikastaro berriak antolatu ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 20a, 18:05

Getxolan zerbitzuaren bitartez, gizarteko, iraunkortasuneko eta 2.0 plataformetako berrikuntza-proiektuen kudeatzailea izateko ikastaroa antolatu du Getxoko Udalak. Horren bidez, udalerriko langabetuak lan mundura erakarri nahi dituzte, "arreta berezia emanez lana eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonei", tokiko iturriek zehaztu dutenez. Ikastaroan izena emateko epea irailaren 8ra arte egongo da zabalik. Informazio gehiago tokiko enplegu zentroaren egoitzan topa daiteke, Algortako San Martin kaleko 17. atarian, 944 660 140 telefono zenbakian edo www.getxo.net/getxolan webgunean. Argazkian, Getxolan egoitzaren informazio gunea / © Getxo.net.

Ekimena, Europako Gizarte Funtsak subentzionatutako eta Espainiako Lurralde Politiken Ministerioak kudeatutako Getxo Lan In proiektuaren barruan kokatzen da. Horrenbestez, ikastaro horretan parte hartzen duten lagunen %60 kontratatzeko konpromisoa hartu du Udalak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun