Asteazken honetan, uztailak 21, hasiko da Getxoko Dantza eta Folklore Jaialdia. Aurten, Indiako eta Dagestango taldeak arituko dira eta, ohi bezala, Algortako Itxartu taldeak ere parte hartuko du. Saio guztiak Biotz Alai plazan izango dira gaueko 9etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da. Horrenbestez, bihar, Indiako Panghat taldeak emango dio hasiera jaialdiari. 1995etik aurrera bere herri-tradizioa sustatu du, dantza eta musika bereziki, eta arte horiek garatzeko gaitasuna landu du taldekideen artean, Getxoko Kultur Etxeak azaldu duenez. 25 dantza-folkloriko mota baino gehiagotan espezializatu da Panghat. Horiek menderatzeko, zenbait eskualdetako maisuen lana behar izan dute. Dantzaz gain, tradiziozko jantziek ere garrantzi handia dute bere ikuskizunetan eta, hori dela eta, taldekideek euren jantziak diseinatzen eta egiten dituzte. Argazkian, Itxartu taldeak egingo ditu anfitrioi lanak / ©
Getxoko Kultur Etxea.